Udalekuak 2012

apirila 3, 2012

“GURE KOADRILAN EUSKARAZ BLAI!” gazte udalekuen proiektoa Donostialdeko gazteei zuzenduriko egitasmoa da. Lagun artean (koadrilan) eta modu naturalean euskararen erabilpena sustatzea da helburu nagusia. Honez gain, eta modu ludiko eta dibertigarrian, lagun giroa, elkartasuna, natura ezagutzea eta disfrutatzea uztartzen dira.

Proiektoa BAGERA EUSKARA ELKARTEAk antolatzen du, Urrats Euskaltegiaren laguntza teknikoarekin. Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak babesten dute proiektoa.

Egonaldien ezaugarriak hauexek dira:

  • Iraupena:                       6 egun (5 gau), astelehenetik larunbatera
  • Hizkuntza Ereduak:   B eta D ereduak
  • Adina:                             8-14 urte bitartean
  • Asteak:                           Ekainak 25-30 / Uztailak 2-7 / Uztailak 9-14 / Uztailak 16-21 / Uztailak 23-28 / Uztailak 30 – Abuztuak 4 / Abuztuak 6-11 / Abuztuak 13-18 / Abuztuak 20-25 / Abuztuak 27 – Irailak 1 / Irailak 3-8
  • Plazak:                            95 lagun txanda bakoitzean
  • Aterpetxeak:               Beintzako Aterpetxea-ORBELA eta Arantzako Aterpetxea
  • Prezioa:                          210 €
  • Izena emateko epea:    Martxoak 12 – Apirilak 4

Matrikula-izena ematerakoan kontutan hartu beharrekoa:

  • Eskeintza irekia da eta txandak eskaeraren arabera antolatuko dira Horregatik, lekua zihurtatzeko, ezinbestekoa da 2 txanda eskatzea.
  • Partehartzaileek izena taldeka (koadrilan) eman behar dute, eta gutxieneko taldea 4-koa da (gehienekorik ez da). Banakakoak deitu kontsultatzeko.
  • Matrikula eta datu guztiak hasieratik osatu behar dira; plazarik ez badago, dirua oso osorik itzuliko da.

Izena emateko jarri gurekin harremanetan 943467181 telefono zenbakian edo bagera@bagera.net helbide elektronikora idatziz.